Kultura Aniztasunaren Eguna 2026: Su artean Gure Artean

Kultura Aniztasunaren Eguna 2026: Su artean Gure Artean

Kultura Aniztasunaren Eguna dela eta, Elkarrekin Kooperatibatik Su artean Gure Artean ekimena antolatu du aurten ere, maiatzaren 20an, 21ean eta 22an.

Jarduerak Donostian (Kultura Aniztasunaren Astearen barruan), Errenterian (11 Kolore ekimenaren barruan), Irunen (Kultura Aniztasunaren Eguneko jardueren barruan) eta Andoainen egin dira.

Ekimen honen bidez, askari-afari ezberdinak antolatu dira, eta horien helburua kultura eta jatorri desberdinetako auzokideen arteko topaguneak sortzea izan da.

Ekitaldiak Donostiako Txirain (Antigua), Kresala (Alde Zaharra) eta Txapel Aundi (Martutene) elkarteetan, Andoaingo Zumeatarra elkartean, Errenteriako Euskaldarrak elkartean eta Irungo Erlaitz Mendi Elkartean egin dira.

Guztira, 350 pertsonek hartu dute parte. Platerak, berriz, herrialde hauetako errezetek osatu dituzte: Maroko, Nikaragua, Euskal Herria, Nepal, Kolonbia, Ginea Konakri, Honduras, Aljeria, Mongolia eta Argentina.

Iniziatiba honek, gainera, eragile ezberdinen arteko lankidetza-sareak sortzeko ere balio izan du. Besteak beste, Martu Harrera taldea, Donostiako Harrera Sarea, ikastetxeetako guraso-elkarteak, Martuteneko Haurtxokoa, Kolore Guztiak elkartea, Irungo AEK, Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanblada eta Zabalduz elkarlanean aritu dira.

Ekimenak Irungo Udalaren, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du.

Lotutako albisteak:

https://oarsoaldea.hitza.eus/2026/05/21/kulturartekotasuna-sukaldetik-landu-dute/

https://irunero.eus/kultur-aniztasuna-gastronomiaren-bidez-ospatu-dute-irunen-su-artean-gure-artean-ekimenean/