Ekainaren 12an, ikasturte honetan Donostiako Familia Laguna akonpainamendu-programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldi berezia egin genuen Aquariumean.
Bertan izan ziren, aurten parte hartu duten 118 familietako kideak, programaren parte diren zortzi ikastetxetako zuzendaritzako kideak, eta Aniztasun eta Inklusio zinegotzi Arantxa Lopez.
Ekitaldian, familiek ikasturtean egindako borondatezko lana eta programari esker eskoletan sortu dituzten kulturarteko harremanak balioetsi genituen; baita programan parte hartu duten familiei omenaldia egin ere, diplomak emanda.
Ikasturte honetan honako ikastetxeetan aurrera eraman da: Aitor ikastola, Intxaurrondo ikastola, Zuhaizti eskola, Amara Berri eskola, Arantzazuko Ama ikastola, Orixe ikastola, Maria Reina eskola eta Jakintza ikastola.







