Donostiako Familia lagunen eskertza ekitaldia 2024-25

Donostiako Familia lagunen eskertza ekitaldia 2024-25

Atzo, ekainaren 18an, ikasturte honetan Donostiako Familia Laguna programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin genuen. Aquariumean izan zen ekitaldira, proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako familiak gerturatuko ziren: Aitor ikastola, Intxaurrondo ikastola, Zuhaizti eskola, Amara Berri eskola, Arantzazuko Ama ikastola, Orixe ikastola, Maria Reina eskola eta Jakintza ikastola.

Ospakizunean, familiek ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker eskolan sortu dituzten kulturarteko harremanak balioan jarri genituen. Parte hartu duten familiei omenaldia eginez, diplomak emanez, eta ekitaldia amaitutakoan, familiek Aquariuma bisitatzeko aukera eskainiz.

Bertan egon ziren, halaber, zortzi ikastetxeetako zuzendaritzak, Iñigo Garcia, Aniztasun, Inklusio eta Ingurumeneko zinegotzia, Donostiako Udaleko Euskara Saila, eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko zuzendaria, Ignacio Fariña.

Ikasturte honetan, Donostian,  112 familiek parte hartu.