Ekainaren 18an ospatu zen ikasturte honetan Errenteriako Familia Laguna programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia. Azken urteetan bezala, Lartzabal auzoko parkean egin zen.
Ekintzaren hasieran, familiei diplomak eman zitzaizkien ikasturtean zehar egindako borondatezko lanagatik, eta eskola- eta udal-mailan bizikidetza eraikitzeko sortu dituzten kulturarteko harremanen garrantzia nabarmendu zen. Ondoren, haur eta helduek, Kromosoma tailerreko jolasez disfrutatzeko aukera izan zuten. Aldi berean, familiek ekarritako jatorri ezberdinetako jakiekin osatutako meriendaz gozatzeko parada izan zuten.
Ikasturte honetan, udalerriko 39 familiek parte hartu dute programan.



