Andoaingo Familia lagunen eskertza ekitaldia 2024-25

Andoaingo Familia lagunen eskertza ekitaldia 2024-25

Aita Larramendi ikastola, La Salle Berrozpe eta Ondarreta ikastetxeko familia boluntarioei eskerrak emateko ekitaldia ospatu zuen Andoainen. Ekitaldia ekainaren 17an, asteartea, izan zen.

Topaketa horretan, familiek jatorri desberdinetako platerak ekarri zituzten, eta hena marokoarraren tailerraz gain, txikientzako txapa tailerrak eta azazkal tailerra ere izan ziren. Ospakizunean zehar diplomak eman zitzaizkien familiei, ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker udalerrian sortu diren kulturarteko harremanak azpimarratuz.

Familia Laguna programak migratutako familiak tokiko familiekin harremanetan jartzen ditu,  eskolara egokitzeko prozesuan akonpainamendua eskaintzeko eta udalerrian kulturarteko harremanak sustatzeko. Aurten, Andoainen, 33 familiak hartu dute parte programan.

Amaiera gisa, Holi festa ospatu genuen eta Etxeberrieta parkea kolorez bete genuen. Zorionak familiak!