Kultur aniztasunaren eguna dela eta, maiatzaren 21 eta 22an, Elkarrekin kooperatiba txikitik antolatutako “Su-artean gure-artean” kulturarteko ekimena egin da Donostia, Errenteria, Irun eta Andoaingo udalerrietan.
Ekimen honen bitartez afari merienda ezberdinak egin dira, non helburua kultura eta jatorri desberdinetako bizilagunen arteko topaguneak sortzea izan den.
Donostiako Groseko Marruma, Amara Berriko Ikasbide eta Martuteneko Txapel Aundi elkarteetan, Andoaingo Errekaburu elkartean, Errenteriko Gau Txori Elkartean eta Irungo Erlaitz Mendi Elkartean aurrera eraman da.
Denera, 350 bizilagunek parte hartu dute. Eta Maroko, Euskal Herria, Guatemala, Senegal, Kamerun, Mongolia, Ukrania, Errumania, Moldabia eta Venezuelako errezetekin osatu dira platerak.
Egitasmoak eragile ezberdinen arteko lankidetza sareak sortzeko balio izan du baita ere. Hala nola, Martu Harrera taldea, Donostiako Harrera Sarea, ikastetxeetako guraso elkarteak eta Martuteneko haurtxokoa, Kolore Guztiak elkartea, Xuper Xagu Jai Batzordea eta Kale Afari Solidarioak.
Horrez gain, Euskaraldiak ere bere protagonismoa izan du, topaketeta guztietan keinu bat egin zaio, ekimenaren helburuak azaldu eta logoekin talde argazkia aterata.
Honako ekimena, Irungo Udalaren, Donostiako Udalaren eta Diputazioak diruz lagunduta egin da.
Albisteak:
‘Su artean, Gure artean’ egitasmoa aurrera eraman dute – Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza
“Su-Artean. Gure-Artean” ekimena jatorri desberdineko bizilagunentzako topalekua izan da – Irunero









