Joan den apirilaren 29an, Andoaingo elizako arkupeetan kulturarteko liburuaren eguna ospatu zen. Arabe, wolof, euskara eta gaztelerazko ipuinen irakurketak egin ziren Andoain osatzen duten hizkuntzei ikusgarritasuna emateko. Herriko hainbat jatorritako familiak hurbildu ziren plazara ipuinak kontatzera eta, ondoren, orri markatzailen tailerra egin zen txikienentzat.


BAZEN BEHIN….




