Su artean, gure artean apirila Andoain

Su artean, gure artean apirila Andoain

Ramadan bukaeraren ospakizuna Andoainen, Su-artean Gure-artean ekimenaren barruan

Joan den astean amaitu zen andoaindar musulmanen ramadaneko hilabetea. Hori dela eta, Ongi Etorri Eskolara proiektuak, Su-artean Gure-artean ekimenak hirugarren saioa egin zuen atzo Batzokia elkartean Ramadanaren amaiera ospatzeko. Oraingoan, hainbat jatorrietako andoaindarrak elkartu ziren Mauritaniako txahal eta barazki kuskusa, Marokoko kunafa, Euskal Herriko taloak eta Sahara eta Marokoko te-a dastatzeko. Ohikoa denez, lekua bete zen, eta 70 pertsona inguru joan ziren saiora, kulturarteko harreman horietaz gozatzera. Beti bezala, osagai nagusiak elkar ezagutzeko gogoa eta Andoaingo kultura ezberdinen nahasketa bat sortzeko helburua izan ziren. 

Eskerrak eman nahi dizkiogu Batzoki elkarteari bere espazioa irekitzeagatik eta hori posible izan dadin elkarlanean aritzeagatik.

Slaaaa u slaaaaam ala rasulah, ilaaa Jah ila Jah sidna Mohamed,
Alah maaa Jah laali.