Mila Kolore programaren laugarren edizioa eskoletan

Mila Kolore programaren laugarren edizioa eskoletan

Otsaila, martxoa eta apirilean zehar  “Mila Kolore” programaren laugarren edizioko saioak aurrera eraman dira,  Ongi Etorri Eskolara proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetan.

Honako saioetan, ikasturte honetarako sortu den bildumako dinamikak burutu dira 4-12 urte bitarteko ikasleekin, zeinak kultura-aniztasunari balioa ematea eta arrazakeriaren aurka heztea izan duten helburu.  

Denera Donostiako eta Andoaingo 11 ikastetxek hartu dute parte. Guztira, 20 sentsibilizazio-saio egin dira, adin desberdinetara egokituz eta aniztasunari balioa ematea helburu duten jolas-jardueren bitartez. 

 Gure eskolak mila kolore dituelako!