Urriaren 24an, larunbatean, Amara Berri Egunean parte hartu genuen. Aurten, berrikuntza gisa, Aitzol parkean ospatu zen. Auzoan lan egiten dugun eragile gisa, urtero parte hartzen dugu ekimen honetan, auzotarrei egiten dugun lana ezagutarazteko eta ekimenean parte hartzen duten elkarteekin elkarlanerako eta sinergiak sortzeko helburuarekin.
Aurten, informazio-mahaia jartzeaz gain, gosaria antolatu genuen Familias Lagunekin batera, eta familian egiteko jolasak eta jarduerak dinamizatu genituen.



