Andoaingo Familia Laguna 2023-24 programako familiei eskerrak emateko ekitaldia ekainaren 13an egin zen, Etxebarrietako parkean. Merienda batekin, tailerrak eta parkea kolorez betetzen duen Holi festa batekin ospatzen dugu.
Ekitaldian, familiez gain, Andoaingo alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta hiru eskoletako zuzendaritzak izan ziren. Eskerrak eman zitzaizkien hiru eskolei Andoainen kulturartekotasunaren aldeko apustua egiteagatik, eta baita harreman horiek denboran mantentzeko eta Andoainen guztiak kutsatzeko nahia ere.
Eskerrik asko eta zorionak!






