Andoaingo Kultur Aniztasunerako Ekintza Planaren barruan, hiru foroak egin dira 2023ko irailetik 2024ko uztailera egindako ekintzak ebaluatzeko.
Andoaingo pertsona migratuen foroa urriaren 29an egin zen, eta, batez ere, parte-hartze komunitarioko ekintzak eta komunitatearentzako zerbitzuekin zerikusia duten ekintzak ebaluatu ziren.
Sailarteko foroa berriz, urriaren 30ean egin zen, eta Andoaingo Udaleko politikariak eta teknikariak bildu ziren. Foro horretan planaren zeharkako ekintzak ebaluatu ziren: generoa, euskara eta gobernantza.
Azkenik, azaroaren 5eko sektore arteko foroak udalerriko elkarte eta zerbitzuak bildu zituen, eta osasunaren, hezkuntzaren, kulturaren eta parte-hartzearen arloko ekintzak ebaluatu ziren.
Planaren tarteko ebaluazioaren eta neurri zuzentzaileen dokumentua 2024aren amaierarako amaituta egotea aurreikusten da.
Foro horiek, parte-hartzaileen arabera, Planaren bilakaera ebaluatzeko helburua betetzeaz gain, elkarrizketarako eta hausnarketarako guneak sortzeko ere balio dute, eta, zalantzarik gabe, Andoainen kultura aniztasunari ematen zaion arreta hobetzeko balioko duten proposamenen iturri dira.




