Capoeira tailerra familian

Pasa den ostiralean, Familia Laguna programak, Aldeia de Bambas Elkartearen kolaborazioarekin, Capoeira saio bat eskaini zuen Errenteriako familiei zuzendua. Jardueraren helburuak Familia Laguna programa ezagutzera ematea eta udalerriko hainbat jatorritako bizilagunen arteko elkargunea sortzea izan ziren.

Errenterian kulturartekotasuna lantzeko eta kulturarteko harremanak sortzeko beste aurrera pausu bat izan zen. Bertan, haurrek eta helduek aukera izan zuten haien gorputzak mugitzeko Brasilgo doinuen erritmora eta Capoeira bezalako arte martzial bat esperimentatzeko. Honekin batera, Brasilgo kirol honen historia, bere erritmoak eta kirol honetan erabiltzen diren eskuz eginiko instrumentuak ezagutzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek.