Familia laguna Eskertza ekitaldia Irunen 2023-24

Familia laguna Eskertza ekitaldia Irunen 2023-24


Joan den ekainaren 14an, ikasturte honetan Irungo Dunboa eskolan “Familia laguna” laguntza-programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin zen.

Ospatzeko, familiak Plaiaundin bildu ziren eta “Ekoetxea” museoa bisitatu zuten arratsaldea parke ekologikoan askaltzen amaitzeko.

Ekitaldian, ikasturte honetan Dunboan sortu diren kulturen arteko harremanen garrantzia nabarmendu zen. Harreman horiek eredugarriak dira zentroko beste familia batzuentzat eta baita Irungo bizilagunentzat ere.

Dunboan programa martxan jarri den bigarren urtea da hau, eta 2024-25 ikasturterako Irungo lehen hezkuntzako beste eskola batek ere proiektuarekin bat egitea aurreikusi da.

Zorionak familiei!!!