Famila lagunekin herria ezagutzen

Pasa diren martxoak 30 eta apirilak 28an Errenteriako Udalarekin batera, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Familia Lagunekin bi topaketa egin genituen udalak eta herriko elkarte desberdinek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzeko helburuarekin.

Martxoak 30ean, ibilbide txiki baten bidez, Sos Arrazakeria, Lauhaizetara, Familia gunea, Ludoteka eta Lekuona Fabrika ezagutzeko aukera izan genuen. Eta apirilak 28an berriz, Emakumeen Etxea.

Baliabideak ezagutzeaz gain, programan parte hartzen duten familiek elkar-ezagutzeko eta partekartzeko aukera izan zuten.

Eskerrik asko baliabide guztietako kideei ekimen honen parte izateagatik eta baita gerturatu zineten familia guztiei!!