Familia Laguna 2023-23 programa, 8. edizioa. Eskolan kulturen arteko harremanak sortuz

Familia Laguna 2023-23 programa, 8. edizioa. Eskolan kulturen arteko harremanak sortuz

Aurten ere, “Ongi Etorri Eskolara” proiektuak “Familia Laguna” programaren edizio berri bat jarri du abian Donostian.

Programa honek harremanetan jartzen ditu beste herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren familiak Donostian jaio diren edo denbora luzea daramaten familiekin, adin bereko seme-alabekin. Programaren helburuak hauek dira: familia berriei eskola- eta komunitate-eremuan bidelaguntza eta informazioa ematea, haien arteko loturak ezartzea eta harremanak sendotzea, eta iritsitako familiak euskarara hurbiltzea. Azken batean, ekimen honen bidez eskolan eta auzoan kulturen arteko loturak bultzatu nahi dira, bizikidetza sustatzeko.

7 ikastetxetako 100 familia inguruk parte hartzen dute ikasturte honetan programan. Aurkeztutako familiak Aitor Ikastola, Amara Berri eskola, Intxaurrondo ikastola, Jakintza ikastola, Orixe ikastola eta Jakintza ikastolako lehen hezkuntzako ikastetxeetakoak dira, eta abenduan Maria Reina eskolako familiak ere batuko dira.

Ikastetxe bakoitzean egin diren topaketetan, ikasturte honetan eskolan kulturarteko harreman horiek sortuko dituzten 50 bikoteen aurkezpenak egin dira. Merienda baten inguruan, familiek beren familia-erreferenteak ezagutu dituzte, eta informazioa partekatu dute: zaletasunei, ordutegiei eta konfiantzazko harreman hori sortzeko erabiliko dituzten komunikazio-moduei buruz, bai eta horiek emateko abian dauden jarduerei buruz ere.

Zorionak, hasiera ona opa dizuegu!!!!