Familia Laguna programa: 2022-23 Ikasturtearen hasierako topaketak

Azaroan zehar Donostiako (Aitor Ikastola, Intxaurrondo Ikastola, Zuhaizti eskola, Orixe Ikastolak, Jakintza Ikastola eta Amara Berri ikastetxea) eta Andoaineko ikastetxeetan, “Familia Laguna” programan parte hartuko duten familien arteko Topaketak aurrera eman dira. Errenteriako sei ikastetxeetan parte-hartuko duten familien arteko topaketa abenduaren hasieran aurrera eramango da.

Topaketa hauetan, programako 2022-23 ikasturteari hasiera eman zaio zentro bakoitzean, eta akonpainamendu prozesua aurrera eramango duten bikoteen aurkezpenak egin dira. Gainera, ikasturte honetan programan parte hartuko duten gainerako familiekin konplizitateak sortu eta ezagutzeko aukera izan dute parte hartzaileek.

Izan ere, programaren bidez, bi familiaren arteko hurbiltasun-harremanak sustatzeaz gain, ikastetxeetako familien artean sareak sustatu nahi dira, familia horiek eskolako eta komunitateko bizikidetza hobetzen lagun dezaten, kultura arteko ikuspegitik.