Familia Laguna programa

“Ongi Etorri Eskolara” proiektuaren barruan gauzatzen den programetako bat “FAMILIA-LAGUNA” programa da. Honek eskolan matrikulatzen diren beste herrialde batzuetako familia emigratuak, adin bereko seme-alabak dituzten familia euskaldun boluntarioekin harremanetan jartzen ditu. Familia hauek, boluntario aurkezten dira konfiantzazko harreman bat eraikitzeko, gizarte eta hezkuntza arloko ibilbidea egiten ahalbidetuko diena, alderdi hauei dagokienez: ikastetxeko informazioa, auzoko eta udalerriko baliabideak, familia etorri berriaren sare sozialak zabaltzea eta haiek euskarara hurbiltzea, eskolan eta komunitatean aukera-berdintasunaren bideratzaile gisa.

“Familia Laguna” programa 2014an jarri zen martxan Donostiako Aitor Ikastolan proiektu pilotu gisa, eta gaur egun Donostia, Zarautz, Ordizia eta Andoaingo lehen hezkuntzako 16 ikastetxetan dago ezarrita. 128 familiek parte hartzen dute programan.

Familia hauek elkarrekin lan egiten dute ezezaguna den herrialde batera etotzeak dakartzan zailtasunak samurtzeko, eta etorri berri diren familien inguruan sare sozialak sortzen lagunduz, honakoen aukerak areagotzeko. Elkarrekin lan egiten dute kultura-aniztasunaren abantailetaz baliatzeko, beste kultura batzuen ezagutzarekin aberastuz eta, azken batean, kulturarteko bizikidetza eta inklusioa gure eskola eta udalerrietan sartzea erraztuz.

ZER DA FAMILIA LAGUNA PROGRAMA?

Programatik ematen diren kulturarteko harremanak GIZARTE-HEZKUNTZA AKONPAINAMENDURAKO harremanak dira. Ahalduntze eta autonomia prozesuak akonpainatzean datza, bi norabideetako kultura-ezagutzen trukaketa sustatuz.

NAHASKETARAKO harremanak dira, eskolan eta udalerrian elkarrekin bizi diren kultura desberdinek elkar ezagutu eta elkarrekin harremandu daitezen, elkarbizitza sustatuz eta gure seme-alabentzako eredu izanez.

ELKARRENGANDIK IKASTEKO harremanak dira; izan ere, familia etorri berriak zein familia euskaldunak elkarrengandik ikasiko dute eta sozialki, pertsonalki eta kulturalki aberastuko dituzten errealitate desberdinak ezagutuko dituzte.

DESBERDINTASUNA ERRESPETATZEKO harremanak dira; izan ere, kultura bat bera ere ez dago beste baten gainetik, eta desberdintasuna ezagutzeak eta errespetatzeak gizarte justuagoak, toleranteagoak eta ekitatiboagoak sortzen ditu.

ENPATIARAKO harremanak dira; familia batek beste herrialde batera emigratzen duenean, bizimodu hobe baten bila, askotan hutsetik hastea tokatzen zaiolako, familiaren laguntzarik gabe, lan prekarioetan lan eginez eta egoera zailetan. Migratzen duen pertsona baten lekuan jartzeak gauza asko erakutsiko dizkigu eta era pertsonalean hazten lagunduko digu.

Familia Lagunak AUKERA esan nahi du: lan-aukerak, etxebizitza-aukerak, aukera-sozialak, euskarara hurbiltzekoak, baliabideak ezagutzeko aukerak, etab., familia etorri berriarentzat. Baina euskal familiarentzat ere aukera bat da hainbat kultura ezagutzeko, enpatia lantzeko, euskarara hurbiltzen laguntzeko eta ikastetxeko eta gure udalerrietako elkarbizitzan laguntzeko.

EUSKARARI GEHITZEKO harremanak dira. Beste herrialde batzuetatik etorri berri diren familientzat euskara aukera bat da, haien seme-alabek, hazten direnean, Euskal Herrian izan nahi dutena izan dezaten aukeratzeko. Horretarako, ezinbestekoa da euskara menperatzea, aukera-berdintasun bera izan dezaten.

Azkenik, familia laguna ELKARBIZITZA da, kulturen arteko hurbilketa, bizikidetza eta gizarte-kohesioa errealitate izan daitezen gure ikastetxe eta udalerrietan.