“Familia Laguna” programaren hamargarren edizioa martxan da Haur eta Lehen Hezkuntzako 23 ikastetxeetan

“Familia Laguna” programaren hamargarren edizioa martxan da Haur eta Lehen Hezkuntzako 23 ikastetxeetan

Familia Laguna programaren hamargarren edizioa Donostiako, Andoain, Errenteriko, Irungo, Bilboko eta Gasteizko haur eta lehen hezkuntzako 23 ikastetxeetan hasi da. Azaroko azken hamabostaldian zehar, ikastetxe eta udalerri bakoitzean hasiera emateko topaketak egin dira ikasturte honetan programan parte hartuko duten familiekin.

2025-26 ikasturtean, honako ikastetxeek parte hartuko dute programan: Donostiako 8 ikastetxeek (Aitor Ikastola, Intxaurrondo ikastola, Zuhaizti eskola, Maria Reina eskola, Amara Berri eskola, Jakintza ikastola, Orixe ikastola eta Arantzazuko Ama ikastola) Errenteriko 6 ikastetxeek (Koldo Mitxelena herri ikastetxea, Dunboa ikastetxea, Bizarain eskola, Orereta Ikastola, Telleri eskola eta Egiluze eskola), Andoaingo 3 ikastetxeek (Ondarreta ikastetxea, Aita Larramendi ikastola eta La Salle Berrozpe eskola) eta Irungo 2 ikastetxeek (Dunboa ikastetxea eta Tokia Alai ikastetxea)

Gipuzkoako ikastetxe hauetaz gain, Bilboko Arangoiti eskolan eta Intxisu Ikastolan, eta Gazteizko Adurtza ikastolan eta Ramon Bajo eskolan aurrera eramango da, Aldaika elkartearen eta Adsis Gasteiz Fundazioaren eskutik. Denera, EAEan, 278 familiek parte hartuko dute programan, eta horiei matrikula biziarekin batera iristen direnak gehituko zaizkie.

Lehenengo aurkezpen topaketetan, parte hartzaileek, merienda baten bueltan, ikasturtean zehar esperientzia honetan akonpainatuko dien familia ezagutu ahal izan zuten, baita taldeko gainerako familiak ere.

Parte hartzen duten familiek bide partekatua egingo dute hurbiltasuneko harremanak eraikitzeko, bai eskolan, bai udalerrian. Horretarako, programako lantaldearen laguntza izango dute, baita topaketak, baliabideak eta aisialdiko hainbat jarduera ere. Hurrengo jarduera formakuntza izango da, eta bertan iazko ikasturteko familia batzuek ere parte hartuko dute. Eta abenduan topaketa gastronomiko bat egingo da familien arteko loturak sendotzen jarraitzeko.

Zorionak familiak, esperientzia polita opa dizuegu!