Familia lagunentzako baliabideen ibilbidea Andoainen, Donostian, Errenterian eta Irunen. 2025-26 ikasturtea

Familia lagunentzako baliabideen ibilbidea Andoainen, Donostian, Errenterian eta Irunen. 2025-26 ikasturtea

Ikasturtero bezala, urtarrila eta otsailean, Familia Laguna programako parte-hartzaileek —horietako asko ikasturte honetan udalerrira iritsi berriak— Errenteriako, Andoaingo, Irungo eta Donostiako baliabide eta zerbitzuak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute, programatik antolatutako “Baliabideak ezagutzen” jardueraren bidez.

Jarduera Errenteriako Joxepa Antoni Anitzenea eraikinean, Andoaingo Bastero Kultur Gunean, Irungo Palmera Montero gunean eta Donostiako San Telmo Museoan dagoen BadaLab espazioan egin da.

Lau saioetan, udalerrian atzerritartasun arloan lege-aholkularitza, kultura eta aisialdi eskaintza, euskararekiko sentsibilizazioa eta ikastaroak, enpleguratzea, etxebizitzari buruzko lege-aholkularitza eta emakumeei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituzten elkarte eta zerbitzuak aurkeztu ziren.

Gerturatu ziren familiek, adierazi dute ekimena  beraien errotze prozesurako oso interesgarria egin zitzaiela, eta positiboki baloratu dute informazio zuzena eta gertukoa eskuratzeko aukera.

Era berean, antolatzaileek gogorarazi dute horrelako topaketek harremanak sortzeko eta komunitatearekiko lotura sendotzeko aukera ematen dutela.

Mila esker beren espazioak utzi zizkiguten erakundeei eta ibilbidera hurbildu ziren baliabide guztien ordezkariei!!!!