Urtero bezala, urtarrilean baliabide-ibilbideak egin dira programako familiekin Donostian, Andoainen eta Errenterian.
Topaketak leku hauetan egin ziren: “San Telmo Museoa” Donostian, “Joxepa Antoni Anitzenea eraikina” Errenterian eta “Bastero” Andoainen.
Hiru saioak, programaren familiek bertatik bertara entzun zituzten udalerri bakoitzeko baliabideetako pertsonak, eta hurbiltasunetik jakin ahal izan zuten zer diren baliabide horiek eta nola eskuratu.
Oso interesgarria izan zen familientzat, atzerritartasunari, azterlanak baliozkotzeari, kontziliazioari eta abarri buruzko zalantzak argitu ahal izan zituztelako, bai eta informazioa helaraztera hurbildu ziren eragileentzat ere, horien artean konplizitateak eta sinergiak sortu baitziren.
Mila esker beren espazioak utzi zizkiguten erakundeei eta ibilbidera hurbildu ziren baliabide guztien ordezkariei!!!!








