2025-26 ikasturtea
Ikasturtero bezala, otsaila eta apirila bitartean, “Mila Kolore” programa aurrera eramango da Ongi Etorri Eskolara proiektuan parte hartzen duten Donostiako zortzi ikastetxetan eta Andoaingo beste hirutan.
Programa hau ikasgeletan kultur aniztasuna lantzeko eta irakasleei tresnak eta jarduerak eskaintzeko sortu zen.
Guztira, 26 saio egingo dira ikasturte honetan, eta ikasleekin honako gaiak landuko dira: arrazismoaren aurkako hezkuntza, bizikidetza, justizia soziala eta eskola osatzen duten kultura guztien ezagutza.
Gure eskolak mila kolore dituelako!



