Su-artean Gure-artean ekimena komunikabideetan

Su-artean Gure-artean ekimena komunikabideetan

Elkarrekin Kooperatibatik, maiatzaren 21an, Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Donostian, Andoainen eta Errenterian aurrera eraman genuen “Su-artean Gure-artean” ekimena hainbat komunikabideetan ezagutzera emateko aukera izan genuen.

Irratiari dagokionez, Euskadi irratiko bi programa ezberdinetan elkarrizketatu gintuzten. “Baipasa” saioan eta Amarauna saioan. Hauekin batera, Gipuzkoako Kutxa Solidarioaren bidez, Cope Euskadin ekimena azaldu eta gure proiektua ezagutarazteko aukera ere izan genuen.

Bestalde, Euskal Telebistako “Biba Zuek” izeneko programan parte hartu genuen. “Su-artean Gure-artean” ekimena azaltzeaz gain, gastronomia aitzaki hartuta kulturartekotasuna sustatzeko eta arrazakeriaren aurkako sentsibilitatea garatzeko ekintzak aurrera eramaten dituzten bi proiektu ezagutu genituen: Ongi Etorri Errefuxatukoek, beste eragile batzuekin batera, aurrera eramaten duten “Munduko Arrozak” eta Getxo Antiarrazista taldeak antolatzen duen “Getxoko Munduko Arrozak”.

Elkarrizketa guztiak publikatuak daude eta link hauen bitartez ikusi eta entzuteko aukera duzue.