Aurreko osteginean, Andoaingo Andoaindarra elkartean, Ongi Etorri Eskolara “Su-artean, Gure-artean” udal proiektuaren ekimena arrakastaz abiatu zen.
40 lagun elkartu ziren bertan, eta Hasnae Zannouti eta El Hassania Ofate-ren eskutik jatorri magrebtarra duten hiru errezeta nola prestatzen diren ikasteko eta dastatzeko aukera izan zuten.
Honakoa, datozen hilabeteetako hirugarren astean aurrera eramango diren bost saioetatik lehenengoa da. Datozen saioetan, besteak beste, Errumaniako, Brasileko eta Euskal Herriko errezetak ezagutu eta dastatzeko aukera egongo da.
Ekitaldiaren antolaketan elkarlanean aritu ziren La Salle Berrozpeko IGEa eta “Andoaindarra” elkarte gastronomikoko bazkideak, hala nola, Andoaingo hiru eskoletako familiak.
On egin kulturartekotasuna eraikiz.