2023-24 Baliabide ibilbidea

Otsailean, baliabide-ibilbideak egin dira Donostian, Andoainen eta Errenterian programako familiekin.

Oraingoan, honako gune hauek aukeratu dira: “San Telmo Museoa” Donostian, “Joxepa Antoni Anitzenea eraikina” Errenterian eta “Gaztelekua” Andoainen.

Hiru ibilbideetan, programako familiek zuzenean entzun zituzten udalerri bakoitzeko baliabideetako pertsonak, eta hurbiltasunetik jakin ahal izan zuten zer diren baliabide horiek eta nola eskuratu.

Saioetan, udalerrira iritsi berri ziren familia asko zeuden, eta zerbitzu horiek ordezkatzen dituzten pertsonen hurbiltasunetik informazioa jasotzea eskertu zuten.

Mila esker beren espazioak utzi zizkiguten erakundeei eta ibilbidera hurbildu ziren baliabide guztien ordezkariei!!!