2023-24 Familia Laguna Formakuntza

2023-24 Familia Laguna Formakuntza

2023-24 ikasturtean Familia Laguna programan parte hartuko duten familiak aurkeztu ondoren, “Familia Laguna” bidelaguntza-programan parte hartzen duten familientzako boluntariotza-formakuntzak egin dira.

Formakuntzen helburua da iritsi berri diren familiei bidelaguntza egokia emateko tresnak eskaintzea, eta eskola-komunitatearen barruan hurbiltasuneko eta kultura-elkartrukeko harreman horiek ahalbidetzea. Ahalduntzea eta eskolan eta komunitatean parte hartzeko aukera erraztuko duten harreman simetrikoak sortzeko beharra azpimarratu zen.

Euskarak leku pribilegiatua du beti formakuntza horietan, euskarara hurbiltzeak duen garrantzian arreta jarriz, aukera-berdintasunerako giltza gisa.

Arrazakeriaz eta horri aurre egiteko moduaz ere hitz egin zen, familiei eskolan jarrera arrazistak geldiarazteko tresnak eskainiz.

Elkartrukerako gune horrek gure laguntza-lana hobetuko duten hausnarketak partekatzen lagundu zigun, programari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Eskerrik asko guztioi zuen ekarpenengatik.