Andoaingo Familia laguna programak, urtero bezala, Aita Larramendi ikastola, La Salle Berrozpe eta Ondarreta ikastetxeko familia boluntarioei eskerrak emateko ekitaldia ospatu zuen. Ekitaldia ekainaren 16an, ostirala, izan zen Etxeberrieta parkean.
Familia Laguna programak migratutako familiak tokiko familiekin harremanetan jartzen ditu, eskolara egokitzeko prozesuan akonpainamendua eskaintzeko eta udalerrian kulturarteko harremanak sustatzeko. Aurten, Andoainen, 38 familiak hartu dute parte programan.
Topaketa horretan, familiek jatorri desberdinetako platerak ekarri zituzten, eta te marokoarraren tailerraz gain, txikientzako harri margotuen eta txapa tailerrak ere izan ziren. Ospakizunean zehar diplomak eman zitzaizkien familiei, ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker udalerrian sortu diren kulturarteko harremanak azpimarratuz.
Amaiera gisa, Holi festa ospatu genuen eta zerua kolorez bete genuen.