Errenteriako familiei eskertza ekitaldia

Ekainaren 16an ospatu genuen 2022-23 ikasturtean Errenteriako Familia Laguna programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia. Errenteriako Larzabal auzoko parkean egin zen ekitaldia eta bertan elkartu ziren udalerriko haur eta lehen hezkuntzako sei ikastetxeetako familiak. Honekin batera, Udaleko Kultura Aniztasun Saileko teknikaria eta ikastetxe batzuetako zuzendaritzak egon ziren.

Errenteriako Larzabal auzoko parkean egin zen ekitaldia eta bertan elkartu ziren udalerriko haur eta lehen hezkuntzako sei ikastetxeetako familiak. Honekin batera, Udaleko Kultura Aniztasun Saileko teknikaria eta ikastetxe batzuetako zuzendaritzak egon ziren.

Ospakizunean, familiek ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker eskolan sortu dituzten kulturarteko harremanak balioan jarri ziren. Familiei omenaldia egin zitzaien, diplomak emanez, eta ondoren hainbat jolas eta tailer burutu ziren, merienda goxo batekin amaituz. Errenterian, 44 familiek parte hartu dute programan ikasturte honetan. Familia Laguna programak migratutako familiak tokiko familiekin harremanetan jartzen ditu, eskolara egokitzeko prozesuan akonpainamendua eskaintzeko eta Errenterian kulturarteko harremanak sustatzeko.