Urtarrilean eta otsailean, Familia Laguna programako baliabideen ibilbidea egin zen.
Topaketa honetan, eskola eta ikastola desberinetako familiak hartu zuten parte: Donostia, Andoain eta Errenteria: Amara Berri, Orixe, Jakintza, Zuhaizti, Aita Larramendi, Ondarreta, La Salle Berrozpe, Bizarain, Egiluze, Gamón, Koldo Mitxelena, Orereta eta Telleri.
Ekintza horren helburu nagusia auzoko edo udalerriko baliabide horiek familiei hurbiltzea izan zen. Horretarako, topaketa honetan Bagera elkartea, Donostiako Emakumeen Etxea, SOS Arrazakeria, Lugaritz eta Ernest Lluch kultur etxea, haurtxokoak, Guraso Elkarteak, San Telmo museoa, Lauhaizetara, Familia Gunea, Lekuona Fabrika, Amara Berriko Auzo Elkartea, Gurutze Gorria, Bidez Bide eta Arrats elkartea hurbildu ziren.
Topaketa hau toki desberdinetan kokatu genituen: Donostiakoak Ernest Lluch kultur etxean, San Telmo museoan, Antiguako Merkatuan eta Lugaritz kultur etxean izan ziren; Andoaingoa Gazte Lokalean eta Bastero Kulturgunean; Errenteriakoa Joxepa Antoni Aranberri Anitzenean.
Ekitaldian, familientzako baliabideen gidak ere banatu ziren, 6 hizkuntzatan itzuliak, paperean eta QR formatuan.
Mila esker zerbitzu bakoitzeko ordezkariei, baliabide horiek zuzenean ezagutzeko aukera emateagatik eta haien irisgarritasuna sustatzen laguntzeagatik.