Familia Laguna Formakuntza, 22-23

Azaroan, abenduan eta otsailean, Familia Laguna programaren ikasturte hasierako topaketak egin dira. Guztira 10 topaketa egin dira Andoainen, Errenterian eta Donostian, baita Iruneko Dumboa ikastetxean ere (2023an batu da proiektura).

Topaketa hauetan, ikasturtean zehar gertutasunezko kulturarteko harremanak sortuko dituzten eta elkar ezagutuko diren bikoteak aurkeztu dira. Honako harremanek, bizikidetza sustatzen eta ikastetxeetan, auzo eta udalerrietan estereotipoak eta aurreiritziak hausten lagunduko dute.

Ikasturte honetan 202 familiak parte hartuko dute programan, hezkuntza komunitatearen eta herritarren eredu izango diren kulturarteko harremanak eraikiz.

Esperientzia polita opa dizuegu!!!