Aurten ere Su-artean Gure-artean ekimenan jarri da martxan Andoainen Ongi Etorri Eskolara
proiektutik.
2022an aurrera eramandako ekimen ireki honetan, jatorri ezberdinetako andoaindarrak biltzen dira
udalerriko elkarte gastronomiko desberdinetan herrialde ezberdinetako jakiak sukaldatu eta
dastatzeko. Aurten aldiz, saio bakoitzean herrialde ezberdinetako jakien fusioa egingo da, hilabetean
behin, 2023ko urtarriletik maiatza arte.
Lehen saioa urtarrilaren 19an izan zen, Peña Santa Cruz elkartean, euskal eta errumaniar jakien menu
batekin. Beti bezala, saioak bi osagai nagusiak izan zituen: kulturartekotasuna eta sukaldatzen dugun
bitartean elkar ezagutzeko gogoa. Maria Panici eta Pepe Iparragirreren suen artean, 50 andoaindar
elkartu ziren Euskal Herriko “zurrukutuna”, Errumaniako “oliaskoa olibekin” eta bi postre dastatzeko.
Hurrengo saioa Zumeatarra elkartean izango da, otsailaren 16an. Zuen zain gaude!