Familia Laguna Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorearekin Andoainen

Familia Laguna Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorearekin Andoainen

“Ostirala iritsi da!” Katxiporretako pailazoen abentura berriak, “Txapasen kaxa magikoa” ipuin eta disko ilustratuetan oinarrituak, Andoaingo Familia Laguna programako familiak gonbidatu zituen eszenatokira igo eta beraiekin alaitasuna eta aniztasuna ospatzera.
Joan den larunbatean, hilak 25, Basteron, Porrotx, Marimototx, Pupu eta Lore taldeek euren abestiak partekatu zituzten ikasturte honetako programako familiekin eta opari berezi bat eman ziguten.
Programako haurrek primeran pasatu zuten eta oso gertutik gozatu zuten euren pailazo kuttunenekin.
Mila esker katxiporreta!!!, presente egoteagatik eta gure proiektua babesteagatik.