Urtarrilaren 17an, ostirala, “Ongi etorri eskolara” proiektuak, Antiguako jai batzordearekin batera, Holi Jaia antolatu genuen Txillardegi Plazan. Antiguako jaiak ospatzeaz gain, auzoan dugun kultur aniztasuna era sinbolikoan aldarrikatu nahi izan genuen.
Horretarako, Jakintzaren Familia laguna programako familiak arduratu ziren Indiako jatorrizko jai honen prestaketak antolatzeaz, suaren inguruan ospatzen da ongiak gaizkiaren aurka duen garaipena sinbolizatzeko eta udaberriaren etorrera ere ospatzen da.
Antiguako haurrek, eta ez hain haurrek, plaza kolorez bete zuten.
Aupa Antiguako jaiak!





