Joan den apirilaren 10ean, Familia laguna programak bat egin zuen Korrikarekin Donostian. Euskara ikasten ari diren eta programan parte hartzen duten jatorri desberdinetako familiek Korrikaren lekukoa hartu zuten Ametzagaña kalean, bertan baitago proiektuaren egoitza, eta Orixe, Zuhaizti eta Jakintzako familiak euskararen alde aritu ziren korrika.
Arratsaldean, Ongi etorri eskolara elkarteak idazketa tailerra antolatu zuen, euskara eta beste hainbat hizkuntza uztartuz. Bertan, programako familia batzuek ere parte hartu zuten, txikienentzako harriak idazten eta apaintzen.
Batzen gaituen hizkuntza baten garrantzia aldarrikatzeko eta gozatzeko eguna!!!! Gora Korrika!!!!
