Apirilak 7an Su-artean Gure-artean, Gizarte Zerbitzuen udal ekimenaren hirugarren topaketa egin zen Andoaingo Karrika elkartean. Ongi Etorri Eskolara proiektuaren bidez, Andoaingo hainbat elkartetan hilean behin egiten den ekimen honen bidez, Andoaingo herritarren artean kulturarteko harremanak eta kultura trukea sustatu nahi dira.
55 pertsona bertaratu ziren oraingoan Brasil, Venezuela eta Hondurasko errezetak batu zituen afari-meriendara, Ana Karolina Fachinetti, Génesis Yepez, Any Iscoa eta beraien familien eskutik. Bertaratutakoek janaria prestatzen ikasi eta dastatu zuten: Brasilgo zopa berdea, Venezuelako arepak eta Hondurasko hiru esne tarta. Jaki goxoak Andoainen kulturartekotasuna sustatzeko.