Atzo hasi genuen Orixe ikastolan “Nire lurra, kulturarteko begirada” izeneko ekimenaren barruan ikastetxeetan aurrera eramango den jarduera, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin batera aurkeztuko duguna, maiatzaren 20ean.
Proposamen honetan Ongi Etorri Eskolara proiektuan parte hartzen duten Donostiako ikastetxeek parte hartuko dute. Kultura aniztasunari eta gizartea eraldatzeko arteari buruzko tailerrak egingo dira ikasleekin. Kasu honetan, marrazketa-teknika erabiliko da ikasle bakoitzak bere aldarrikapena egin dezan. Horrela, maiatzaren 20an ikasleek egindako marrazkiak Boulevardeko kioskoan jarriko dira.
