Aurreko astean, Chillidalekun izan ginen The Big Draw 2022: Come back to colour [Kolorea itzuli] jaialdiko saria jasotzen.
Nazioarteko jaialdia hau, bigarren aldiz ospatu da Chillidaleku museoan eta marrazkia ikasteko, komunikatzeko eta sortzeko tresna gisa ospatzea du helburu.
Familia Laguna programako familiek jaialdiko tailerretan parte hartu dute. Hau honela, Chillidaleku fundazioak programak Gipuzkoara iritsi berri diren familien inklusioa sustatzeko egiten duen lana eta lau urte hauetan fundazioarekin izan dugun lankidetza balioan jartzeko, sari hau ematea erabaki du.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Chillidalekuri eta jaialdiko antolatzaileei 500 euroko saria proiektuari emateagatik.
Azpimarratzea, azkeneko lau urte hauetan, beste instituzio, erakunde eta enpresa batzuekin batera, Chillidalekuk proiektuarekiko mantendutako kolaborazioak, Familia Laguna programan parte hartzen duten familiei topaguneak eskaintzeko aukera ematen digula. Programan parte hartzen duten familiei doako sarrera eta jarduerak eskainiz. Gaineratu behar da “Inklusiorako Pilulak” proiektuan ere parte hartu dutela.
Mila esker Gipuzkoako familien artean inklusioaren eta bizikidetzaren sustapenean kolaboratzagatik.
