Su-artean Gure artean ekimenak 65 andoaindar bildu zituen berriro, martxoaren 2an Zumeatarra elkartean.
Ekimen honetan jatorri ezberdineko Andoaingo pertsonak biltzen dira, herriko elkarte gastronomiko ezberdinetan herrialde ezberdinetako jakiak prestatu eta dastatzeko. Oraingoan, Nigeriako eta Venezuelako janarien fusio batekin. Menuaren osagaiak kulturartekotasuna eta elkar ezagutzeko nahia izateaz gain, Venezuelako arepak, Nigeriako arroza eta Venezuelako hiru esnezko tarta izan ziren.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki Zumeatarrari topagune bezela beraien elkartea eskaintzeagatik, sukaldariei jaki goxo hauek prestatzeagatik eta parte hartzaileei giro ona sortzeagatik.
Andoaingo bizilagunen partaidetza handia duen ekimen honek bi osagai nagusi izan zituen beti bezala: kulturartekotasuna eta elkar-ezagutzeko gogoa sukaldatzen dugun bitartean.