Familia Laguna programan parte hartuko duten familien formakuntza 2025-26

Familia Laguna programan parte hartuko duten familien formakuntza 2025-26

Ikasturte hasierako topaketak egin ondoren, Familia Laguna programako familiek formakuntza espezifiko bat jaso dute.
Formakuntza saio hauen helburua programaren ikuspegia eta filosofia partekatzea, eta parte-hartzaileei tresnak eta baliabideak eskaintzea izan da iritsi berri diren familiak akonpainatzeko, gertutasunezko harremanak sortzeko eta eskola-komunitatearen barruan sareak sortzeko.
Landutako gaien artean daude gure begirada etnozentristak berrikustearen garrantzia, harreman horizontalak eta gertukoak sortzeko beharra, eta eskolan zein komunitatean parte hartzearen garrantzia.
Euskarak beti du leku garrantzitsua formakuntza hauetan, ikasleen aukera-berdintasunerako giltzarri gisa. Arrazakeriaz ere hitz egiten da, familiei eskolan jarrera arrazistak geldiarazteko tresnak eskainiz eta indarkeria horiek adierazteko gune seguruak sortzeko helburuarekin.
Elkartrukerako topaketa hauek programari ahalik eta etekin handiena ateratzeko hausnarketak partekatzen laguntzen digute.