Abenduan zehar programako familien topaketa gastronomikoak egin dira. Topaketa hauek Donostia, Errenteria, Irun eta Andoaingo udalerrietako hainbat elkarte gastronomikotan izan dira. Elkar ezagutzeko, harremanak sendotzeko, esperientziak partekatzeko eta jatorri eta kultura desberdinetako platerak dastatzeko pentsatutako guneak izan dira.
Aurten, topaketak honako elkarte hauetan egin dira: Andoaingo Andoaindarra, Irungo Erlaitz Mendi Elkartea, Errenteriako Txintxarri eta Donostian: Arrano, Kresala, Ikasbide, Zulozahar, Txirain, Marruma eta Txapel-aundi.









