Apirilaren 6an, asteazkenean, “Nire lurra, kulturarteko begirada” ekimena jarri genuen abian, hainbat jatorritako argazkilarien eta kultura-aniztasunaren eta arrazakeriaren aurka lan egiten duten elkarte eta kolektiboetako kideen arteko topaketaren bidez. Topaketa Egia auzoko Teilako Fabrikan izan zen.
Ekimenaren bidez, Donostia hiriko aniztasun kulturala ikusarazi eta kulturartekotasuna sustatu nahi dugu. Horregatik, artea, hausnarketa eta aniztasuna batzen dituen ekimena antolatu dugu eta kultura-aniztasunaren arloan eta arrazakeriaren aurka jarduten duten Donostiako 6 elkarte eta kolektiboetako kideak (SOS arrazakeria, Bidez bide, Txiki Txoko-Arrats, EMAUS gizarte fundazioa, Darkum Elkartea eta Ongi Etorri Eskolara proiektua), eta Donostiako jatorri desberdinetako 6 argazkilari harremanetan ipini ditugu. Kultura- eta arte-trukerako gune bat sortu nahi izan dugu, maiatzaren 21ean ospatzen den aniztasun kulturalaren nazioarteko eguna ospatzeko Donostiako 6 auzo zeharkatuko dituen argazki erakusketaren abiapuntu bezala.
Era berean, Donostiako 7 ikastetxeetan (Aitor Ikastola, Maria Reina eskola, Zuhaizti eskola, Orixe ikastola, Amara Berri eskola, Jakintza ikastola, Intxaurrondo ikastola) “mundua aldatzeko artea” tailerrak egingo ditugu. Tailer horietan, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleekin “nire lurra” kontzeptuari buruz hausnartuko dugu, eta artea gizarte-eraldaketarako tresna gisa nola erabili daitekeen landuko dugu. 7 ikastetxeetako ikasleek beren artelana ere sortuko dute marrazkien bidez. Marrazkiak argazkien erakusketarekin batera jarriko ditigu ikusgai.
“KULTUREN ARTEKO BEGIRADA” ekimenaren inaugurazioa maiatzaren 20an egingo dugu hiriaren erdialdean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Maiatzaren 21ean, argazkiak auzo bakoitzean jarriko ditugu ikusgai 9 egunez. Horiekin batera, QR kode bat aurkituko duzue, sorkuntza-prozesuari, artistei, elkarte eta kolektiboetako kideei buruzko informazioarekin.
Eskerrik asko ekimen honetan parte-hartzen ari zareten argazkilari, elkarte, kolektibo eta ikastetxeei!