Hau Egia da!

Hau Egia Da!, Egia auzoan gauzatzen ari den proiektu pilotua da. Auzoaren kultura-aniztasuna ikusaraztea, aniztasun hori auzoarentzat abantaila izan dadin lan egitea eta auzoko kulturen arteko bizikidetzan lagunduko luketen jarduerak identifikatu eta gauzatzea du helburu.

Proiektua honako hauek osatzen dute: Donostiako Udaleko herritarren partaidetza eta kultura-aniztasunaren bulegoek, SOS arrazakeriak, Ongi Etorri Eskolara proiektuak, Egia Bizirik auzo elkarteak, Emaus Gizarte Fundazioak, Bagera elkarteak eta Tabakalerako Hezkuntza Taldeak.

Hau Egia Da! proiektuan, hiru lantalde daude, besteak beste, aniztasunarekin konprometituta dauden Egiako elkarte, kolektibo eta erakundeen sare bat sortzeaz arduratzen dena. Ongi Etorri Eskolara-k gidatutako lan-talde honek, helburu hauek ditu:

  • Auzoko elkarte desberdinak (formal eta informalak) kultur-aniztasunaren gaiaren bueltan elkartzea. 
  • Elkarteek, gai honekiko konpromezua hartzea.  
  • Elkarteek, beraien jardunean eta antolakuntzan kulturarteko ikuspegia txertatzea.

Ekainaren 15an egin genuen topaketaren irudiak konpartitzen dizkizuegu.

Hurrengo pausoa bideo bateratu bat sortzea izango da, non auzoko elkarte/kolektibo/eragile bakoitzak inklusioarekin konprometitutako esaldi bat esango duen.