Zarauzko Familia lagunen eskertze ekitaldia, 2020-21

Pasa den ekainaren 18an Zarauzko Orokieta Herri Eskolako eta Antoniano Ikastetxeko familia laguna programako partaideentzat eskertza ekitaldia egin genuen, ikasturte hauetan zehar egin duten lan polita eskertzeko.

Alproja Kultur Taldeko Galtzagorriek “Bremengo musikariak” ipuina kontatu zieten familiei, antzerki moduan. Ondoren,3 tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten: txapak egin zituzten, buztinarekin ontziak eta Saharako emakumeek hennarekin eskuak apaindu zizkieten.

Arratsalde polita pasa genuen!!

Eskerrik asko programan parte hartu duten familiei!!!