“Inklusiorako pilulak” eta “Familientzako baliabide giden” aurkezpena

Uztailaren 5ean,, ”Inklusiorako Pilulak” eta “Auzoko familientzako baliabide gidak” proiektuen emaitzak aurkeztu genituen Tabakalerako Kutxa Kultur plazan.

Aurkezpenera, bi proiektuetan kolaboratu eta lagundu duten instituzio, elkarte, lan-talde, Familia Laguna programako familiak eta norbanako desberdinak elkartu ginen.

Bertan proiektuen abiapuntua eta garapena zein izan den ezagutzera emateaz gain, hauen emaitza ezagutzera eman genuen, familientzako baliabideen gidak QR eta paperean 6 hizkuntzatan aurkeztuz eta ikus-entzunezko 10 “Inklusiorako pilula” proiektatuz.

Honako bi proiektuen emaitzak gure web orrian (Baliiabide Gidak) eta YouTube kanalean (Ongi Etorri Eskolara YouTube) topatu ahal izango dituzue.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hauek posible egin dituzten erakunde eta pertsonei:Lehenik eta behin, Kutxa Fundazioari, baita Donostiako Udaleko Kultura Aniztasuneko eta Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailari ere; Baliabideen gidetako itzultzaileei, Webartean elkarteko kideei, Klaun-in taldeko pailazoei, Zuhaizti kulturarteko talde eragileko kideei, Arraun Lagunak elkarteari, Albaola Itsas Kultur Faktoriari, Chillida Leku-ri, Amaia Agirreri, Asier Olaizolari eta Olaizola Sagardotegiko kideei, Iñaki Perurenari, Emakume pilotarien elkartearii, Aitor Aguirre, Kresala kultur Elkarteari, Arritxu Zurbanori, Kresala dantza taldeko kideei, Donostiako eta Andoaineko Familia Lagunei, Thalia Martinezi, Ricardo Catalani, Sergio Errastiri eta Eneritz Lopez eta Olatz Salvadorri.

Lan bikaina ekipo!!!!!