Amaiera bikaina Su-artean Gure-artean ekimenarentzat

Amaiera bikaina Su-artean Gure-artean ekimenarentzat

Ekainak 16an, Andoaingo udaleko Gizarte Zerbitzuen saileko Ongi Etorri Eskolara proiektuak antolatutako, Su-artean Gure-artean ekimeneko azken saioa ospatu zen. Oraingoan Peña Santa Cruz Elkarteari egokitu zitzaion euskal errezeta batekin: arrain pastela, marmitakoa eta arroz esnearekin, Pepe Iparraguirre, Luisi Roig, Miren Erkizia, Ana Sanz, Teresa Otamendi eta Opi Olazabalen eskutik.

Oraingoan, beste saio batzuetan janaria prestatu duten familiei omenaldi txiki bat egin nahi izan genien, diploma bat emanez egindako ekarpena eskertzeko.

60 lagunek parte hartu zuten ikastaroaren amaierako azken saio honetan, tripa bete eta errepikatzeko gogoz gelditu zirenak!

Zorionak parte hartu eta ekimen hau ahalbidetu duzuenoi.

Anitzak gara!!