Joan den larunbatean, ekainak 18, Andoaingo hiru ikastetxeetako familiekin Familia Laguna programaren eskertza ekitaldia ospatu genuen. Laugarren edizio honetan, Leitzako Peru-Harri baserria aukeratu genuen, non Iñaki Perurenak bere baserriko ateak ireki zituen naturaz, herri kirolez eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko duen pasioaz goza genezan.
Ekitaldian, eskerrak eman zitzaizkien familiei gizarte- eta hezkuntza-arloko akonpainamendu programan boluntario gisa egindako lanagatik, batez ere ikasturte hau amaitzen duten familiei. Maider Lainez alkateak diplomak eman zizkien ikasleei eta haien familiei, Andoainen kulturartekotasunaren bidean beste urrats bat emateagatik..
Zorionak eta eskerrik asko ikasturtean zehar egin duzuen borondatezko lanagatik eta kulturen arteko harreman-ereduak eraiki daitezkeela erakusteagatik.