Familia laguna programa: eskertza ekitaldia Donostian

Donostiako Udaleko Kultura Aniztasuneko Departamentuaren Ongi Etorri Eskolara proiektuak, Donostiako Familia Laguna programan 2021-22 ikasturtean parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin zuen lehengo ostiralean, ekainak 17.

Donostiako Aquariumean izan zen ekitaldia, eta proiektuan parte hartzen duten 7 ikastetxeetako familiak (Aitor ikastola, Intxaurrondo ikastola, Zuhaizti eskola, Maria Reina eskola, Amara Berri eskola, Orixe ikastola eta Jakintza ikastola), ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzak eta eskola bakoitzeko kulturarteko talde eragileko kideak egon ziren bertan. Ospakizunean, familiek ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker eskolan sortu dituzten kulturarteko harremanak balioan jarri ziren.

Aurten programa amaitzen duten familiei omenaldi berezia egin zitzaien, eta Donostiako Aquariumaren laguntzari esker, familiek Aquariuma ikusteko aukera izan zuten.

Eskerrik asko familiak eta eskerrik asko Aquarium!!!!!