Aurreko asteazkenean, ekainaren 15an, ikasturte honetan Errenteriako Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean martxan jarritako “Familia Laguna” programan parte-hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin genuen, San Markoseko gotorlekuan.
Eskertza ekitaldian, ikasturte honetan programan parte hartu duten familiez gain, Koldokide Guraso Elkarteko kideak, Ikastetxeko zuzendaritza eta Udala izan ziren. Honakoek familiek ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker eskolan sortu dituzten kulturarteko harremanak balioan jarri nahi izan zituzten.
Ospakizunean, familiek, besteak beste, Gotorlekuan zehar egindako bisita gidatuaz (Leok gidatua, udal artxibo historikoko kideak), Pituxa pailazoak egindako ikuskizunaz eta merienda goxo batetaz gozatu ahal izan zuten.
Eskerrik asko ekitaldian parte-hartu zenuten guztioi! Eta bereziki, familiei, kulturarteko harreman-ereduak eraikitzea posible dela erakusteagatik.
Zorionak familiak!