Su-artean Gure-artean, laugarren topaketa

Atzo, osteguna, “Su-artean Gure-artean” ekimeneko laugarren saio izan zen Zumeatarra elkartean Ramandanaren bukaera ospatzeko.
Proiektutik abiatzen den ekimen honetan, hilean behin, jatorri desberdinetako andoaindarrak biltzen dira udalerriko elkarte gastronomiko ezberdinetan. Gune horiek herritarren topagune bihurtuz, hainbat herrialdetako errezetak prestatuz eta dastatuz.

Oraingo honetan, 50 heldu inguru eta hainbat haur elkartu ziren elkartean eta Andoaingo emakume musulmanen eskutik oilasko tajin-a olibekin, Aid gozoak eta Maroko eta Mauritaniako tea dastatzeko aukera izan genuen. Horien artean, eskerrak eman nahi
dizkiegu Kanza Zemmouri, Ezzohra Najjari, Salka Jabbari, Soad Yerrou eta Zumeatarra elkarteari batzen gaituen ekimen hau gauzatzeagatik.