Ongi Etorri Eskolara proiektuak eta Andoaingo udal liburutegiak elkarlanean kulturarteko ipuin kontaketa antolatu zuten aurreko ostegunean, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hiru eskoletako familiek parte hartu zuten kontaketa honetan, Andoainen gehien hitz egiten diren lau hizkuntzetan kontatu zizkiguten ipuinak. Oumaima Hajjajik arabiarrez, Oihana Sanchezek euskaraz, Tita Chavezek gazteleraz eta Maria Panicik errumanieraz. Beste behin, Udalerria osatzen duen hizkuntza-aberastasunaren erakusgarri. Beste behin ere, Andoaingo kultur aniztasuna eta udalerria osatzen duen hizkuntza aberastasuna ikustarazteko helburuarekin.
Aiurrik ateratako argazkiak.